Noticias

 
Ibarrangeluko Udaletxeak, herritarrek ezarritako berziklatzeko lan ildoei jarraituz, etxeetako olioa berziklatzeko kontenedora ipini berri du herriko frontoiaren inguruan. Sistema eraginkorra eta erraza da. Etxe guztietara oliorako  plastikosko pote egokiak banatuko dira. Eskuragarri daude Udaletxean eta Kulturetxean, bai eta triptikoak sistema azaltzen ere. Poteak betetzen direnean, kontenedorera eraman, bertara sartu eta makinak beste pote berri bat emango du.
Ibarrangeluk papera, plastikoak, pilak, CDak eta orain olioa erreziklatzen du.
Etorkizunean ere berziklapenaren bidetik ekingo dio Ibarrangeluk, Busturialdeko Mankomunitateko beste herriekin batera.