Albisteak

 

Lagako surf txapelketaren 25. urteurrena ospatzen da aurten. Hori dela eta, "Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean eta Laga hondartzan bertan eskualdean surfak izan duen ibilbidea eta proiekzioa gogorarazteko" hainbat ekintza antolatu ditu Ogoñope Surf Taldeak.

Txapelketa, datorren larunbatean, irailaren 14an, jokatuko da Lagan eta, horren ostean, egunak aurrera jarraituko du beste hainbat ekintzarekin. Sariak igandean banatuko dira eta ondoren txokolatada egongo da hondartzara hurbiltzen diren guztientzat.

Gainera, urteurrena ospatzeko antolatutako ekintzen barruan "80 urtez surf" erakusketa ikusgai dago Astran larunbatera arte. Bertan, txapelketaren oroitzapenezko kartel eta kamisetak, material historikoa eta gaur egungoa, aldizkariak, argazkiak eta informazio panelak bildu dituzte bertoko surfaren historia eta kirolaren bilakaera ezagutzera emateko.

Informazio gehiago: www.facebook.com/ogonopesurf

Bideoa