Albisteak

 

Bizkaiko ondarean esku-hartze ugari egin dira azken hamarkada hauetan gure ondarea iraunarazteko helburuarekin: indusketa arkeologikoak, eraikinak birgaitzea, erretaulak zaharberritzea...

Hala ere, esku-hartze horien nondik norakoak guztiz ezezagunak dira herritarrentzat. Hori dela eta, 2013ko Ondarearen Europako Jardunaldien helburua lan horien “barrenak” erakustea da, hau da, zergatik diren beharrezkoak, nola egiten diren (alderdi administratiboa eta fisikoa) eta emaitza material, kultural eta sozialak zeintzuk diren azaltzea...

San Andres elizako ganga

Bizkaiko Aldundiaren Ondarearen Zerbitzuak San Andres elizako ganga zaharberritu zuen 1986-1988 urteetan.

Urriaren 5ean (larunbata), 11:30ean, esku-hartze horretan parte hartu zuten zaharberritzaileek orduko lanen nondik norakoak kontatuko dizkigute: hasierako egoera, zaharberritze lanetan jarraitutako irizpide eta prozedurak...

Bisita horretan parte hartu ahal izateko izen-ematea udaletxera deituz (94 627 60 04) egin beharko da urriaren 4a baino lehen, 08:00etatik 14:30ak arte.

Informazio gehiago