Albisteak

 

Hainbat auzotar Ibarrangelurrak batu ziren Ibarrangeluko Kultur Etxean. 50 lagun inguru, hain zuzen, eta berbetan ihardun zuten 2 orduz Herria zelan antolatu eta herriko arlo ezberdinetaz berbetan.

Igor Ahedo EHUko irakaslea eta Ula Iruretagoiena Arkitektoaren zuzendaritzapean, 5,6 lagunez osatutako 10ren bat mahai osatu ziren hasieran. Talde bakoitzari galdera zehatzak aurkeztu zizkieten herriaren etorkizunari buruz. Berbaz bete zen Herri gunea eta herritarren arteko eztabaida zabaldu zan etengabe eta 2 orduz. Ideia arrakastatsuenak paneletan ipini eta trikitilarien laguntzaz 3 bertsolariek aurkeztutako ideiak plazaratu zituzten bertso bikainen bidez. Hamaiketako batek emon zion amaiera ekitaldi arrakastatsu eta berritzaileari.

Agertutako herritarrak pozik azaldu ziren esperientziaz eta barriro errepikatzeko gogoa azaldu zuten. Han esandakoak epe motz batean plan orokorraren aurrerapenean isladatuko da.