Albisteak

 

Datorren larunbatean, abenduak 13, Marijesien Topaketa egingo da Muxikan. Saioa Ariatza auzoko Santa Kurtze elizan izango da, iluntzeko 20:00etatik aurrera eta bertan abendu kanta hauen Bizkaiko zenbait ordezkarik hartuko dute parte: Gernika-Lumo, Lekeitio, Ibarrangelu, Ea, Iurreta eta Muxikako taldeak, hain zuzen ere.

Partaideek euren herrietako kantuen ohiturak azalduko dituzte labur-labur, ostean kantu emanaldia eskaintzeko. Bertaratzeko sarrera doan izango da.

Hirugarren aldia da topaketa hauek egiten direla, aurreko urteetan Ean, Gernika-Lumon eta Ibarrangelun egin eta gero. Aurretik, Ean gai honi lotutako beste bi berbaldi eta kantaldi eskaini izan ziren.

 Informazio gehiago (PDF 194KB)