Albisteak

 
Coronavirusa dela eta Gobernu Zentralak, martxoak 14ko 2020/463 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat Ibarrangeluko Alkate legez honako neurri hauek jasoko direla jakinerazten dizuet:
  1. Aurrekoan jakinerazi zen legez, Kultur Etxea itxita eta bertan ematen diren jarduera guztiak eten egiten dira, gutxienez hamabost egunetan zehar.
  2. Udal bulegoak, jende arreta eten egingo dute. Premiazko gaiak atenditzeko Udaletxeko teléfono bidez (946276004), email bidez (Udala.ibarrangelu@bizkaia.org) edo udaleko sede elektroniko bidez (www.ibarrangelu.eus).
  3. Erosketak egiteko edo farmaziako zerbait behar duen jendeak Udaletxeko telefonora (946276004) edo arratsaldez Kultur Etxeko telefonora (946276198) deitu eta guk antolatuko dizugu beharrezko zerbitzua. Udal langileetaz aparte badira bolondresak ere.
  4. Astelehenetako Gernikarako autobusa eta asteartetako taxi zerbitzuak, apartezko osasun neurriekin jarraitu egingo du.
  5. Guztion onerako, mesedez, errespetatu eta bete agintariek ematen ari diren neurri guztiak.
Parkatu eragozpenak. Animo asko eta eutsi gogor.