Albisteak

 

Matxitxakoko batailan burrukatu zuten itsas gudariak omendu zituen Ibarrangeluko herriak, beste behin ere Akordan, Martxoaren 5ean.

Ekitaldia Juan Telletxea Abadia, Bou Nabarrako marinelaren monolitoaren aurrean izan zen. Bou Bizkayan ibilitako Domingo Urrutxua Arano Ibarrangelutarra ere gogoan euki zuten. Jon Kepa Etxebarria busturiarra eta Matxitxako Elkarteko kidea izan zen loren eskaintza egiteaz arduratu zena.

Matxitxako Elkarteari esker mantentzen da egun gogoangarri hura geure oroimenean. Bertaratu zirenen aurrean esan zen legez " gudari hauek kontuan hartzen dogun bakoitzean irabazi egin dutela adierazten gabiz".