Albisteak

 

ADIERAZPENA.

Elantxobe, Ea, Ereño, Nabarniz, Sukarrieta, Arteaga ,Kortezubi, Arratzu, Mendata, Ajangiz, Gernika-Lumo, Muxika, Erreigoiti, Morga, Forua, Murueta, Busturia, Mundaka, Bermeo eta  Ibarrangeluko  Udaletxeen ADIERAZPENA.
 
2010.ko otsailak 17ko Epaitegi Gorenaren sententziak, Arketako udal Kanpineko instalazioak suntsitu eta lurra hasierako egoerara itzultzeko agintzen du. Sententzia horren ejekuzioak sortarazten duen egoeraren aurrean, ondorio sozial larriak sortaraziz,
Kontutan izanik jarduera horrek interes publikoarengan eragin onik ez duela izango eta bestalde, Ibarrangelu eta eskualdeko hainbat familiren diru sarrera suposatzen duela. Kontuan izanda ere,  biodibertsitatea eta ingurugiroaren babesa eta Urdaibaiko Erreserbaren garapen jasangarria ardatz bakar baten parte direla,
 
ZERA ADIERAZTEN DUGU
 
1.-Ibarrangeluko Udalbatza osoari, kanpineko langileei eta biztanlego osoari gure elkartasuna adierazten diegu Ingurugiro, Elikadura eta Nekazaritza Ministeritzaren aurrean, Arketako Kanpina oinarritzen den lurren desafektazioa eskatzeko hartu duten erabakian.
2- Bide berean, gure elkartasuna adierazten diogu, behin lurrak Itsas Jabegoaren desafektazioa izan ondoren, Ibarrangeluko Udalbatzak  aurrera atara gura duen Kanpin  jasangarriaren proiektoari. Azpiegitura berri hau guztiz beharrezkotzat jotzen dogu gure eskualderako zerbitzuak emon eta egun dauden langileak eta  lanpostuak mantenitu ahal izateko.
 
 
IBARANGELUN, 2014-01-31