Albisteak

Dantzari txiki 
28. Busturialdeko dantzari txikien jaia ospatuko da Ibarrangelun igandean, ekainaren 15ean. Dantza ikuskizuna 12:00etan hasiko da Ibaeta auzoko frontoian.
Guztira, Busturialdeko hainbat herritatik eta Bakiotik etorritako 650 ume inguru hurbilduko dira herrira. Ibarrangeluko “Lorea” taldearekin batera, Ajangizko “Ajangizko taldea”, Bermeoko “Alkartasuna”, Mundakako “Gazte-Zar”, Busturiko “Irrintzi Alai”, Foruko “Urdaibai”, Gernikako “Elai-Alai”, Gautegiz-Arteagako “Artie”, Nabarniz eta Ereñoko “Kabelinatxe”, Ibarruriko “Txoritxu” eta Bakioko “Itxas-Alde” taldeetako dantzariek egingo dute dantza.
Dantza emanaldian ondorengo dantzak ikusi ahalko ditugu: Dantzari dantza, Zieko, Zapatain, Marmutx, San Petrike eta Txulalai, Saragi dantza, Bizkaiko zinta dantza, Txantxoak, Gipuzkoako uztai dantza, Txakoli, Eusko dantza eta guztiek batera dantzatuko duten Txapeloaz polka.
Bestalde, ekainaren 14an, Bilboko Beti Jai-Alaia euskal dantzari taldeak dantza emanaldia eskainiko du frontoian arratsaldeko 20:00etan.

Kartela ikusi (PDF 3,07MB)