Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Ibarrangeluko Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Helburua herriko egoera argi eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, kultura eta aisi eskaintzaren eta, azken finean, Ibarrangeluri buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere.

Orain arte bezala www.ibarrangelu.net helbidean ikusi daitekeen webgune hau ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa biltzen du. Bertan nabarmentzekoak dira udalerriko baliabide turistikoen zerrenda, eta Udalari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa.

Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazio izapideak etxetik bertatik egiteko aukera eskainiko zaie. Nolanahi ere, web berria tresna interaktibo eta aldakorra -informazio beharren eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera- da.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)

Telefonoa: 900 840 250

E-posta: info@biscaytik.eu