Albisteak

 

Azkenengo urteetan, bi urteetan behin, azoka ospatzen hari gara Ibarrangelun Maiatzeko lehenengo asteburuan. Mesedez, lagundu zabaltzen ekitaldia.

Aurten Maiatzaren 4ean zapatua, ospatuko da herriko Elexalde auzoan udaletxearen ondoko enparantza, parking eta parkean.

AZOKAREN HELBURUA:

Ibarrangelu eta inguruan ekoizten diren produktuak ezagutzera ematea eta azoka baten bitartez salmentan jartzea. Horretarako 31 artisau-postu egongo dira herriko erdigunean zehar sakabanatuta.

PROGRAMA:

11:00 

  • Azokara hasiera ematen zaio eta txosnen zabaltzea
  • Postuak bertoko eta inguruko produktuekin
  • Zaldietan paseotxoak etxeko txikientzat
  • Artisauak zuzenean lanean ikusteko aukera
  • Argazki, moto klasiko eta motocros erakusketak

 
12:00 Trikitixa herria girotuz

14:00 Txosnetan janaria: Indabak, tripakiak, talo txorizoarekin…

16:30 Ekitaldi sorpresa

18:00 Kontzertuak

Gonbidatzen zaituztegu baserritarrez jantzita etortzera eta ekitaldia zabaltzen laguntzera.

Informazioa medioetan:


Kartela (PDF; 3,87MB)