Albisteak

 

Pasadan domekan, Azaroak 29, Euskararen Eguna ospatu zen Ibarrangelun.

 

Euskararen eguneko ospakizunetan Don Domingo-ri omenaldia egiteko aprobetzatu zen. Bere oroimenean busto bat jarri da Elexalde plazan eta horretarako herritar asko batu ziren eguerdi partean, 300 lagun inguru bertaratu ziren Ibarrangeluko parrokoa eta Euskara eta Euskal Tradizioak sustatu zituen Don Domingo omentzeko.