Albisteak

 

Azaroaren 22an, domeka, Ibarrangeluko San Andres Elizako organo zaharberrituaren inauguraziorako ekitaldia ospatu zen.

 

Organo oso berezia da Ibarrangelun dagoena; halako hiru baino ez daude Europa osoan eta bere berezitasuna dela eta, azkenengo urteetan, teknikari espezializatuek zaharberritu dute.

 

Behin lanak bukatuta, inaugurazio ekitaldia ospatu zen. Lehenengo Bilboko gotzaina den Mario Icetak egin zuen elizkizuna eta jarraian talde parrokialak eta Benantzi Bilbaok egindako lanei buruzko azalpenak eman zituzten.

 

Eguerdi partean Benantzi Bilbao eta Javier Artigas organojoleen kontzertuaz disfrutatu genuen 400 lagunek.