Gertakariak

 

Gaur aurkeztuko da arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean. Bertan, Busturialdean, adimen urritasuna duten lagunen lanak eta margoak batzen dira. Landutako gaiak hainbat dira: norberaren erretratoak, panpinak, koadro abstraktoak, Picassoren Gernikaren erreprodukzioa ("Picasso nere buruan"), esate baterako. Erakusketa honetarako egindako bideo batean ere pertsona bakoitzak azaldu egiten du bere lanaren esanahia.

Bermeon eta Gernikan lehenago erakutsi izandako erakusketa hau urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai.