Gertakariak

 

Datorren zapatuan Herria Antolatzeko Plan Orokorrari buruzko auzotarren batzarra izango da , Ibarrangeluko Kultur Etxean, goizeko 11:30ean hasita. Bertan eta hamaiketako baten inguruan herriko etorkizunaz berba egingo da giro atsegin horretan. 14:00etan Elexaldera igo eta batzarrean izandako ekarpenak bertsolariek abestuko dute, trikitilarien laguntzaz.

Gai serioa eta garrantzitsua izanik batzarrak egiteko eredu berria ipini eta goxotasuna itsatsi nahi izan da oraingo honetan herriko etorkizunean.

Kartela (PDF 311KB)

Informazio liburuxka (PDF 797KB)