Gertakariak

 

XV. mendeko zurezko ganga hunkigarri horretan, hainbat gauza ikusiko duzue, hala nola, animalia exotikoak, indio amerikarrak eta figura kristau eta pagano ugari, sekulakoak.

Bertokoek baleen atzetik Amerika eta Kanada ezezagunetarantz nabigatzen zutenean izandako epopeien eta bizipenen adibide argia dira guztiak, eta horiek asmatzeko bidea ematen dute.

Bisitaldi gidatuan zehar, joko dibertigarria proposatuko dugu: bertaratukoek, duela 450 urteez geroztiko pintura horietan Amerika kontinentearen arrastoak aurkituko dituzte. Zatoz eta aurkitu pintura horietan ezkutatzen diren sorpresak.

Hizkuntza:
Euskara eta gaztelania.
Egunak eta orduak:

  • Urriaren 15a, larunbata. 12:00etatik 14:00etara.
  • Urriaren 29a, larunbata. 12:00etatik 14:00etara.

Beharrezkoa da erreserba egitea. Leku-kopuru mugatua.

Informazioa eta erreserbak 2016/09/27tik aurrera astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era
Tfnoa:  634 425 769

Oharra: Ondarearen Europako Jardunaldiak direla medio ekintza gehiago antolatuko dira Ibarrangelun. Laster izango da ikusgai horiei buruzko informazio guztia webgune honetan.