Gertakariak

 
Jai egitaraua:

EKAINAK 14, zapatua

20:00etan-Beti Jai-Alai dantza taldearen erakusketa. Frontoian.

EKAINAK 15, domeka

Busturialdeko umeen dantzari eguna, frontoian

EKAINAK 19, eguena,GORPUZTI EGUNA

12:00etan-Meza Santua San Andres Elizan.
12:30ean -Trikitixa izango dogu Elixalden tabernarik-taberna.

EKAINAK 20, barikua

20:00etan- Txupinazoa.
Honen ondoren, Ibarrangeluko trikitixa eskolako gazteak ordu erdiko emanaldia eskainiko dabe.

20:30ean- Bertso txikiteoa, Xabi Enbeitak, Onintza Enbeita,… Elixaldeko tabernetatik Ibarrangeluko gaiak eta aurrean dauken jendearen gaineko gertakizunak botaka dabez bertsotan.

22:00etan ROCK eta ERROMERIA

EKAINAK 21, zapatua
12:30ean- Kalejira: Ondalan erraldoiak, buruhaundien konparsa, txistulariak eta gaiteroak.

15:00etan- Herri-Bazkaria frontoian. Menua: 

  • paella
  • biribilkia / redondo goarnizioagaz
  • etxeko pastela izozkiagaz
  • ogia, ura, edariak
  • kafea eta kopa
  • Betiko modura, bazkari honetara apuntatzeko, Ibarrangeluko Udaletxean erosi beharko dozuez  txartelak 15 €-tan. Tiketa ekartzea beharrezkoa da. Izena emoteko azken eguna ekainaren 15a izango da.

     Ahal  dabenak baserritar jantzita etorri giro politagoa sortzeko.
            
16:30-19:30- Erromeria: OBIETA taldearekin.

21:00etan- Euskal erromería txistulariekin, gaiteruekin,....

22:30 KONTZERTUAK.
EKAINAK 22, domeka

10:00etan- Diana, herriko txistulariekaz.

11:00etan- Meza Nagusia.

11:45ean- “Lorea” ume dantza taldeak saioak eskeiniko deuskuz.

17:00etan- Umeentzako betiko jolasak..

EKAINAK 28, zapatua.

PAELLA TXAPELKETA.
12:00etan- Izena emon txapelketarako, aurton Eleixalden..
Goiza musikaz girotua igaroko da.

14:00etan- Paella aurkezpena.

17:00etan- Frontoian esku-pilota eta pala partiduak:
-Umeen partiduak: Arteaga, Ea, Elantxobe eta Ibarrangelu.
-Ostean, nesken lehen mailako pala partidua.(Bizkaiko eta euskadiko txapeldunak)

EKAINAK 29, DOMEKA, MENDI-MARTXA

Martxaren hasiera Elixalden.

 Kartela ikusi (PDF 3,56MB)