Herritarrak

Musika taldeak

 

Gailur taldea Ibarrangelu herrian sustraitzen da Ander Telle eta Urtzi Kodesekin. 2003. urte inguruan instrumentuak hobetzen joan ziren heinean entsaiatzeko lokal bat lortu zuten. Taldera Gorka, Iri eta Julen etorriko ziren geroago (kitarra eta bi abeslari). Taldeak gorabeherak izan ditu eta 2007. urtearen atarian azken ukitu bat pairatu zuen Gorkak taldea uztea erabaki zuenean. Ordurako 17 kontzertu emanaldi emanak zeuzkaten arren 2006ko abenduaren 30ekoa izan zen boskote bezala taldea guztiz jantzi zuen emanaldia Laidako Atxarre tabernan.

2007. urteko azaroa aldean euren lehenengo diskoa grabatu zuten, "Badatoz!" izenburuarekin (autoekoiztua, zigilurik gabea). Diskoa 2008ko otsailetik dago eskura. Diskoa kalera irten aurretik Urtzik taldea uztea erabaki zuen. Bere lekua baxuan Ibanek (Elantxobe) hartu zuen eta honek taldea guztiz arnas berritu du. 2009ko abuztuaren 29an Julenek taldea uztea erabaki zuen. Beraz, egungo formazioa, laukotea: Ander bandolinan, Iban kontrabaxua, Telle tanboliña eta Iri tenore printzipala. Orain diska berria grabatzen ari dira eta laster