Herritarrak

Musika taldeak

 

Gaur taldekide garen guztiek izan dogu musikarekin harreman estua, gure etxeetan beti izan dogulako abesteko edo instrumenturen bat joteko gustua. Beti bildu izan gara famili bazkarietan gitarrekin rantxerak abesteko.

Taldearen hasiera 2003an emon zan, Anartzek lagun artean jai baten egindako agerraldi baten ostean. Gustua hartu eta hurrengo urterako gauza handiago bat prestatzen ipini zan. Beste gitarra baten eta perkusio beharragatik bere anaia, Oier, eta Iñaki deitu ebazan ensaioak hasteko. Hirugarren ensaiorako Jon lehengusuagaz be berba einda egoan eta azken honek ekarri eban faltan geneukan abotsa, Iñigo. Urte hartako gabonetan emon gendun lehenengo kontzertua eta handik aurrera serio hartu eta musika munduan sartu giñen.

Ordutik hona, hiru disko dekoguz kalean eta aurrera goaz!

Diskografia:

  • 2003 - We are The Uski´s - Maketa
  • 2005 - Itxosun Zarati - Oihuka
  • 2007 - Barikun - Oihuka
  • 2009 - Katuek Bezala - Baga biga
  • 2012 - Tximinotan - Baga biga