Herritarrak

Herritarrak

Euskara taldea 
  • Helbidea: Ibaeta, 4 (Kultur Etxea) 
  • Jarduera: Kultur elkateak
  • Telefonoa: 94 627 61 98 
  • Faxa:  
  • Harremanetarako:  
  • Webgunea:  

Euskara taldea 

Ibarrangeluko lehenengo euskara taldea 1989. urtean eratu zen eta Ignacio Iribar, Kerman Meaurio eta Manu Ziluagak osatu zuten. Urte horretan egin zen Ibarrangelun lehenengo euskara plangintza honako helburua jarraituz: “euskeraren alde zeozer egiten hastea, aurrera jarraitzeko asmoaz eta udal mailan adostasun bategaz. Politika idea desberdinak eduki arren batera egin zitezkeen ekintzak aurrera eroateko asmoagaz inoren eta inongo protagonismo barik ”.  Antolaketaren ardatzak ekintzen urteko planak egitea eta urte amaieran horren ebaluazioa egitea ziren.

Martxan jarritako ekintza garrantzitsuenetariko bat herrian “Umeen eguna” ospatzea izan zen. Ibarrangelu, Elantxobe, Natxitu, Ea, Arteaga eta Ereñoko eskoletako ikasleekin eta bertako irakasleen lan eta parte hartzearekin antolatu zuten egun eder hura. Bestalde, marrazki lehiaketa eta jaietako pegatinak egin ziren, leku publikoetan jartzeko diren oharrak euskaratzeko eskaintza egin zen, egutegi handiak eta eskukoak banatu ziren, udal bando handia, Nafarroa Oinezera autobusa, udaletxe aurrean “UDALETXEA” izena jarri, idazkaritzako tanpoiak, paperak, kanpineko kartelak euskaratu ziren…

2004an berriro eratu zen Euskara taldea. Oraingo honetan, urteetan ikasitakoaren esperientziarekin, erakundeen laguntzarekin, beste herri batzuetako ekarpenekin eta euskara dinamizatzaile baten laguntzarekin (EBPN) Euskara talde sendoa eratu zen. Talde handia (hirukoiztuta), anitza, langilea eta konprometitua.

Gaur egun, hilero batzen da Kultur Etxean. Plan estrategiko bat du eta urteko planak egin eta ebaluatu egiten ditu. Euskara dinamizatzailerik ez dago jada eta Kultur Etxeko arduradunaren zein beste kideen artean banatzen da lana.

Bere helburua, jakina, gure hizkuntzaren berreskurapenarena da, ahozko eta idatzizko erabilera handitzea bultzatuz. Erabileraren bilakaera kontrolatzeko kale neurketa fidagarriak egiten ahalegindu da taldea.