Herritarrak

Herritarrak

Kukubedarra 

Kukubedarra 

Kukubedarra, oinez pasioan zoaztela aurkitu dezakezuen lore, bedartxu bat, besterik ez. Hortxe, lurrean, naturagaz bat eginda. Horixe izan nahi dogu eta asmo horregaz jaio gara. Oinak lurrean, jende artean, elkar hitz eginez eta elkar lagunduz, eta beraz, kanporantz urtenez, inguratzen gaituzten arazoetan murgilduz, parte hartuz, aztertuz eta hausnartuz, irtenbide posibleak bilatzeko eta plazaratzeko lan eginez. Bertan burutzen diren ekintzak, antolatutako ekitaldien inguruko lan taldeak eta hitzaldiak, irteerak, tailerrak, ikastaroak... biztanle guztiei eskainiko zaizkienak.

Urbaibaiko emakumeen elkarteak zeure ingurua eta ingurukoak ezagutzeko aukera ematen dizu, emakume moduan herrigintzan jarduteko, ez botere bila, parte hartuz eta elkarlanean ahalmena garatzeko baino.