Ibilbideak

 

Nola heldu? Gernikatik BI-638 Gernika-Lekeitio eskualde-errepidea hartu beharko dugu eta Muruetaganen  BI-3237 errepidea. Kilometro bat baino lehenago Basetxeta auzora iritsiko gara.

Hasiera: Basetxeta auzoa.

Iraupena: 2 ordu eta erdi.

Ibilbidea Basetxeta (Gautegiz-Arteaga) auzunean hasiko dugu, bertan Tremoia auzunera eramango gaituen bidea hartuko dugu. Behin Tremoiara helduta bidegurutze bat aurkituko dugu, guk ezkerreko bidea hartuko dugu Iruskietarantz (Ibarrangelu). Bidean zehar arteak eta mimosa zuhaitzak aurkituko ditugu. Gure ibilbidearekin jarraituz Iruskieta auzora iritsiko gara. Gure eskuinetara Armendu mendia geldituko da, zeini buelta emango diogun. Iruskietara heldu baino lehen eskuinera biratzen duen bidea hartuko dugu, bertatik Ibarrangeluko herriaren bista osoaz gozatzeko aukera izango dugu.

Bide honetatik jaitsiko gara ur-gordailura iritsi arte. Bertan eskuineko bidea hartuko dugu. Bide honek lehenengo bidegurutzeraino eramango gaitu, Tremoiako auzunera. Ibilbidean zehar Ibarrangeluko bista pribiligiatuez gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Beste aukera bat ur-gordailuan eskuineko bidea hartzea izango litzateke. Horrela izanez gero, Ibarrangeluko nukleora iritsiko ginateke. Eta BI-2237 errepidetik bukatuko genuke ibilbidea.