Ibilbideak

 

Ibilbide hau oinez zein bizikletaz egin daiteke, herria ondo ezagutzeko eta bertako paisaia naturalez gozatzeko.

Nola heldu? Gernikatik BI-638 Gernika-Lekeitio eskualde-errepidea hartu beharko dugu eta Muruetaganen Ibarrangelura doan BI-3237 errepidea. Herrian gaudenean, Lagarantz zuzenduko gara eta, Ibaetako auzunean geratuko gara.

Ibilbidearen hasiera Ibaetako auzoan izango da, kotxea bertan uzteko parkinga baitago. Lagarako bidea hartuko dugu, ezkerretara frontoia utzita, 300 metro geroago ezkerretara daukagun bidea hartuko dugu, Akordarantz. Igoera honetan esker-eskubi zuhaitz ugari aurkituko ditugu hala nola,pinuak, arteak eta haritzak. Akordako gainera iristean auzo guztia zeharkatuko dugu. Gametxora bidean, auzuneko kultur ondareaz gozatuz. Engraziako Andra Maria parrokia, bertako baserriak, Bou nabarrako azken gudariari eginiko oroimen monolitoa eta Akordako auzo eskola izandakoa. Auzo eskola honen eraikitze lanak 1926an hasi ziren eta 1928ko irailean ireki zen. XIX. Mendearen hasieran Aldundiak auzoeskolak sortzeko ekimena bultzatu zuen analfabetismoa murriztekotan eta hezkuntza kulturala sustatzeko. Auzoeskola guztiek patroi bat jarraitzen zuten, solairu bakarreko eraikia eta argiztapen egokiarekin ( alde batetik baino ez zen sartzen argia).

Akordako hilerri alboan geldiune bat egiteko aukera paregabea sortzen zaigu, bertan parke txiki bat dago eta. Lau mahaiz osatuta eta haritzen gerizpean. Gametxotik Laidarantz jaitsiko gara, jaitsiera honetan bista paregabeaz gozatuko dugu, Kantauri Itsasoaz, Bermeo, Sukarrieta, Izaro irlaz, Antzorako Auzuneaz, Antzora Hondartzaz, etab. Laidako hondartzara iritsiko gara, bertan buelta eman eta Lagarako bidea hartuko dugu. Antzorako auzoa zeharkatzean ezkerretara antzinako auzoeskola ikus dezakegu. Akordakoaren patroi berdinak jarraitzen ditu, hau ordea hondatuta dago. Laga hondartzatik Lastarri auzoa zeharkatuz Ibaetara helduko gara berriz.

Argazki galeria