Ibilbideak

 

Ibilbide hau oinez zein bizikletaz egin daiteke, herria ondo ezagutzeko eta bertako paisaia naturalez gozatzeko.

Nola heldu? Gernikatik BI-638 Gernika-Lekeitio eskualde-errepidea hartu beharko dugu eta Muruetaganen Ibarrangelura doan BI-3237 errepidea. Herrian gaudenean, Lekeitiorantz zuzenduko gara eta, Arbolizko auzunera iritsiko gara..

Ibilbidea Arbolizko auzunean hasiko dugu, bertan kotxea uzteko prakinga dago ta. Arboliztik Elantxobera doan bidea hartuko dugu Ibinako auzorarte. Ibinako auzunean Elantxobeko hilerrirako pista hartuko dugu. Behin hillerrian, heldu eta ezkerretara dagoen bidetxoa hartuko dugu. Malda behera honen amaieran urak tratatzeko plantara iritsiko gara. Bertatik bide berde batera aterako gara eta ezkerretara joko dugu Ibaeta auzorantz eta bertatik elejaldera. Eleizara hendu baino lehen hilerrira daraman bide zidor bat aurkitugo dugu eta beronek Arbolizera, gure ibilbidearen hasierara eramango gaitu. Ibilbide honetan Ibarrangeluko auzo ezberdinak ezagutuko ditugu, beratako baserriak eta pasaia verde eta ikusgarriak..