Kultur ondarea eta ondare naturala

 
Atxarreko tontorretik Urdaibai Biosfera Erreserbaren ikuspegi liluragarriez gozatu ahal dugu. Handik Ereñozarrera arte (Ereño) euskal kostaldeko zati honetako baso bereizgarrienetariko bat hedatzen da, Artadi kantauriarra. Atxarreren mendi-hegala estaliz, zuhaitz mantu ikusgarria itsasora arte heltzen da.

Artadi kantauriarrak bere indar eta agresibitate naturala hartzen du Ibarrangelun. Bereizi gabe egindako ustiapenak eta suteek ia desagerraraztera eraman zuten; baso hori egurra biltzeko erabiltzen zuten inguruko baserritarrek, baina denborarekin sua egiteko tradiziozko modu hori desagertuz joan zen eta basoa leheneratu egin ahal izan zen.

Orain, Urdaibaiko padura inguratzen duten mendiek, tartean Ibarrangelukoek, Euskal Herriko artadi masa garrantzitsuena osatzen dute, baita Kantauriar erlaitzeko nagusienetariko bat ere.

Baso-masa ikusgarri horrek eta berorren loditasunak baso-bizitzaren eta animalien kondentsazioa ahalbidetzen dute. Atxarreko tontor edo Urdaibaiko talaia deritzonetik eta Laidako hondartzatik artadiaren ikuspegi panoramiko ezin hobeak ikus daitezke. Bestalde, basoan ere barneratu gaitezke Laidatik San Pedro Atxarrera igotzen den bidetik.