Kultur ondarea eta ondare naturala

 

San Bizenteren baseliza Antzora auzoan kokatua dago, Laida eta Laga hondartzen artean. Laukizuzen formako nabe txiki batek osatzen du, 10,95 metrotako luzera eta 7,30 metrotako zabalerarekin.

Harrizko lauzadun zoladura du eta hormak harlangaitzez eginak daude; ertzetan harlanduzko errefortzuak ditu. Hiru isurkiko teilatua dauka, mendebaldeko aldea hormigoiz estalita dago, kanpai gabeko bao bat du eta hormigoizko gurutze batekin errematatua dago.

Antzina, baselizako jaia urtarrilaren 22an ospatzen zen, San Bizente egunean hain zuzen ere. Gero, ospakizuna abuztuko bigarren igandera aldatu zen, horrela eguraldi hobeaz gozatu ahal izateko. Egun horretan meza abestua dago eta ondoren erromeria egiten da baseliza aurreko zelaian.

Nola heldu: Gernika-Lumo-Ibarrangelu errepidea (Laidatik). 45,600 kilometrora iritsitakoan, eskuinaldean dagoen auzo-bidea hartu behar da, Antzorara eramango gaituena. 100 metro ingurura aurkituko dugu baseliza