Kultur ondarea eta ondare naturala

 

Laidako hondartzan kokatutako Jesusen Bihotzaren baseliza 1924. urtean eraikitako eliza txiki eta ederra da. Laukizuzen formako eraikinak 8,50 metrotako luzera du eta 6,60 metrotako zabalera, bost aldedun abside poligonalarekin.

Nabe bakarrak osatzen du baseliza eta erdi-puntuko arku batek banatzen du presbiterioa nabetik. Zoladura baldosaz egina dago.

Oso baseliza argitsua da, izan ere, absidean bost bao ditu, hegoaldean eta mendebaldean erdi-puntuko arkuzko leiho bi eta ate gainean beste bao biribil bat.

Uztailaren 31an, San Inazio egunean, meza nagusia egiten da baselizan.

Nola heldu: Gernika-Lumo-Ibarrangelu errepidea (Laidatik). Baseliza Laida hondartzaren ondoan kokatua dago