Kultur ondarea eta ondare naturala

 

San Andres eliza XVI. mendean eraikitako tenplu ederra da eta Elexalde auzoan, udaletxearen ondoan, kokatuta dago. Kanpoalde xumea ikusirik, ia ezinezkoa da susmatzea barrualdean zur landuz egindako ganga polikromatu ikusgarria gordetzen duela. Ganga horrek bakar egiten du eliza; izan ere, ez dugu beste inon aurkituko material horrekin tamaina hain handian eraikitako gangarik. Horri esker, Euskal Herriko eliza originalenetariko bat da Ibarrangelukoa..

Kapera Sixtinoko zaharberritzaile buru den Gianluigi Colalucci-k San Andres eliza bisitatu zuenean, txunditurik esan zuen honakoa “euskal arteko Kapera Sixtinoa” dela. Gurutzeria konplexudun zurezko sabai erraldoi hori mundu sinboliko korapilatsua irudikatzen duten eta XVI. mendeko erdiguneko urteetara hurbiltzen gaituzten irudiz apaindurik dago, besteak beste, mozorroak, kurriloak, gruteskoak, kalaberak, zutoihalak, zaldunak edo munstroak.

Elizaren barnealdean Rococo estiloko erretaula nagusia ere ikus daiteke; Euskal Herrian horrelako gutxi existitzen dira. Salomondar zutabeetako arkitektura du eta hainbat jatorritako irudiz beteta dago.

Meza nagusia larunbatero ospatzen da goizeko 11:00etan.

Elizaren alboan kokatutako eraikin neoklasikoak ere gure arreta merezi du. Etxe hori 1850. urtean eraiki zen.

Argazki galeria