Kultur ondarea eta ondare naturala

 

Akorda auzoan kokatutako eliza txiki eder hau XVI. mendean eraiki zen. Oinarrizko eraikina 1520. urtean bukatu zen eta, gero, 1850ean korua egin zuten eta 1956an dorrea.

Tamaina txikiko eraikin xume horrek laukizuzen formako oinplanoa du, eta eliza-buruan sakristia nabarmentzen da. Erdialdean koru txikia dauka eta horren alboetan daude bataiarria eta dorrea.
Erdi-puntuko arkuek hiru zatitan banatzen dute eraikina eta kontrahormen artean kapera baxuak ditu. Oinetan eta epistolaren ertzean portikoa dauka.

Dorrea harlangaitzez egina dago eta ertzak harlanduz sendotuak daude. Kanpandorreak burutzen du dorrea.

Meza nagusia igandero ospatzen da eguerdiko 13:00etan.