Historia

Ibarrangelu izenaren esanahia larre behea da Iturriza historialariaren arabera. Herriaren elizatearen sorrera data ez dago argi, Bizkaiko beste hainbat elizaterekin gertatzen den bezala.

Antzina, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza ziren herriko jarduera nagusiak. Hala ere, 1832an Ibarrangeluko auzo izandako Elantxobe herritik banatu zenean, baserri giroa nagusitu zen.

XIX. mendean 1400 biztanle izatera heldu zen Ibarrangelu, baina iraultza industrialarekin batera herriko biztanle asko hirietara joan ziren lan eta etorkizun hobe baten bila. Hasieran migrazio horiek Gernikara bideratu ziren eta, gerora, XX. mendeak aurrera egin ahala, Bilbo eta inguruko herrietara.

Duela urte batzuk Ibarrangeluko historiaren irudikapen grafikoa diren antzinako argazkiak biltzen hasi zen Alex Azcaray ibarrangelutarra. Horrela, herriko familiek emandako argazkiekin, gure historia, ohitura, jendea, paisaiak, eta abar islatzen duen bilduma ikusgarria osatu ahal izan da.

Orain, guztiak daude ikusgai ondorengo orrialdean. Argazki horiek ikusirik, Ibarrangeluko historian murgiltzeko eta berau bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu.

Argazki galeria

  • Flicker
  • Euskadi Turismoa
  • Turdaibai
  • Busturialdea Urdaibai
  • Mybilbaobizkaia