Alkatearen agurra

Ibarrangelutik ongi etorririk beroena www.ibarrangelu.net atarira. Udal webgune honen xedea herriari buruzko informazio guztia jakinaraztea da, bai herritarrei, bai bisitariei.

Erabiltzaileek zuzenean ezagutuko dituzte Udalaren funtzionamendua, udalerriko azken berriak, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta baita udalerriko historia, jaiak eta ondarea ere. Horrez gain, webgune berri hau aurrerapauso teknologiko handia da, hemendik aurrera Ibarrangeluko biztanleek izapideak telematikoki egiteko aukera izango baitute.

Hitz batez gure  helburua edozein pertsona, edozein momentutan eta munduko edozein tokitatik gu ezagutzeko eta Udalarekin harremanetan jartzeko aukera izatea. Hori dela eta  gurera gonbidatzen zaituztegu gure herriaz gozatzera.

Agur bero bat,

Jesus Mª Ziluaga Acebo