Kultur Etxea

Ibarrangeluko Kultur Etxea 1996. urtean ireki zen, ordura arte herriko eskola izan zen eraikinean. Ordutik adin guztietako ibarrangelutarren zein inguruko herrietako pertsonen bilgune bilakatu da. Karta jokoan aritzeko, pelikulak ikusteko, ordenagailuarekin lan egiteko edo, besterik gabe, solasaldian aritzeko hurbiltzen da jendea.

Erabilera anitzeko eraikina da Kultur Etxea eta horrek bizitasun handiko tokia izatea ahalbidetzen du. Bertan, herriko liburutegia, KZ gunea, pelikulak ikusteko aretoa, umeentzako jolastoki eta liburutegia, gimnasio txiki bat eta herriko taldeentzako entsegu lokala egokitu dira, besteak beste.

Bestalde, Ibarrangeluko Albano Jauregi kultur elkarteak edota bestelako talde edo pertsonek antolatutako ekintzak ere egiten dira han, hala nola, hitzaldiak, batzarrak, antzezlanak…

Gainera, ikastaro eskaintza zabala eskaintzen da urtero Kultur Etxean:

  • Ingelesa
  • Hizkuntza musikala
  • Pianoa
  • Trikitixa
  • Gitarra
  • Panderoa
  • Biolina
  • Esku pilota eta pala
  • Euskal dantzak
  • Pilates
  • Mantentze gimnasia
  • Yoga

Eraikinean bertan beste era bateko zerbitzuak ere aurki daitezke. Hain zuzen ere, Udalak zenbait zerbitzu minimo bultzatu zituen, Ibarrangeluko biztanleek herritik atera behar izan ez dezaten.

  • Podologoa
  • Ile-apaindegia
  • Depilazioa eta manikura
  • Masajista

  • Ikastaroak 2015-2016
  • Gaztebizz
  • Kzgunea
  • Kulturklik
  • Irakurketa Publikoko Sarea
  • Gazteaukera

Albisteak

  • Kultura eta kirola | Kultur Etxea
  • Kultura | Kultur Etxea
  • Kultur Etxea
    Olentzero y Mari Domingi
RSS iturria ikusi